Zenbatek ulertzen du euskaraz Araban?
Araba eta Gasteizko datu soziolinguistikoak

Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak irudi baten bidez ezagutazi nahi izan dute Arabako egoera soziolinguistikoa. Bertan ikusgai dauden mapen bitartez, aise ikus daiteke arabarren eta gasteiztarren zein ehunekok ulertzen duen euskaraz. Datuak ikusita, uste baino gehiagorekin egin dezakegu euskaraz. Datuen artean, 35 urtez azpiko arabarren % 79,99k euskaraz ulertzen duela azpimarratu daiteke; Gasteizen kasuan, […]

Gehiago irakurri
Arabako 10 enpresa, euskararen bidean

Euskararen erabilera erraztea helburu duen pilotajean hartu dute parte. Gero eta entitate gehiago ari dira hizkuntza euren eguneroko kudeaketan erabiltzen. Horrela azpimarratu zuten astelehenean Noticias de Álava egunkarian. Araban gero eta enpresa gehiago ari dira euskara euren eguneroko kudeaketan barneratzen, bezeroekiko zein hornitzaileekiko harremanetan erabiltzen, hizkuntza paisaian, barrura eta kanpora begira. Aldaketak ari dira ematen eta, […]

Gehiago irakurri
Enpresarean Foroa: EGAMASTER kasuaren metodoa

Enpresarean proiektuak mundu mailako enpresa erreferente bat aurkeztu nahi izan digu Enpresarean Foroaren bitartez, Arabakoa den EGAMASTER, hain zuzen ere, mundu mailako arrakasta lortu duen enpresa gasteiztarra. EGAMASTER enpresa eredugarria da, erakutsi baitigu, euskal enpresa txikiak eta ertainak mundu mailan lehiakorrak izan daitezkeela; eta, nazioarteko esfera horretan, euskara, bereizgarri moduan, baliatu beharreko aldagaia dela. Bakoitzaren hizkuntza eta tokikotasunarekin bat […]

Gehiago irakurri
Aner eta Iñaki Garmendia anaiek EGAMASTER kasuari buruz hitz egingo dute Enpresarean Foroan

Urriaren 19an, Bai Euskarari Elkarteak antolaturiko Enpresarean Foroa egingo da Arabatik datorren eta munduan erreferentea den EGAMASTER enpresaren sustraiak eta esperientzia ezagutzeko. Aner Garmendia eta Iñaki Garmendia anaiak solasaldi batean elkartuko ditugu, EGAMASTER osatzen duen familiaren eta negozioaren ibilbidea gertutik ezagutzeko. 9:00etatik 11:00etara, Gasteizko Artium museoan. Ekitaldia irekia da eta honako galdetegiaren bidez izena eman dezakete, […]

Gehiago irakurri
“Euskaraz lan egiteak askotariko bezeroak artatzeko aukera eskaintzen digu”

Ane eta Naroa Amenabar – Errota Hotz klinika ERROTA Hortz klinikako dentista eta higienista dira hurrenez hurren Ane eta Naroa ahizpak. 2015ean hasi zen Ane klinikan, Inma Esnaola izebak animatuta, eta ondoren hasi zen Naroa. Julian de Apraiz kalean dute Hortz Klinika, Gasteizko Alde Zaharretik oso gertu.  Arabako Merkataritza eta Zerbitzuetako enpresarioen (AENKOMER) aitortza jaso […]

Gehiago irakurri
“Merkatari eta ostalari askok oso urruti sentitzen dute euskara, arrotza da beraientzat”

Ane Agirregomezkorta – ELKAR San Prudentzioko arduraduna Markinarra jaiotzez, Gasteizen bizi da duela 27 urtetik. Hamar urte daramatza ELKAR San Prudentzioko arduradun gisa. AENKOMER saria jaso berri dute eta Ane Agirregomezkortarekin izan gara Gasteizko euskararen bilakaera nolakoa izanden ezagutzeko. Arabako Merkataritza eta Zerbitzuetako enpresarioen (AENKOMER) aitortza jaso berri duzue, zein balorazio egiten duzue?  Euskara balioan […]

Gehiago irakurri
Kepa Mendia

Madrilen heldu zion aitaren tradizioari, euskaltzaletasunari, alegia. Han ikasketak bukatutakoan, euskalgintzari ekin zion buru belarri. Kepa Mendiaren aitak euskaraz egiten zuen bere optikaren publizitatea, eta Kepak, bere «patua» baitzen, ohiturari eutsi zion, merkataritza estrategia izan gabe. Baina, gerora ikusi duenez, onuragarri gertatu zaio. Ostegun arratsaldean arineketan ibili zen. Arineketan baina ez presaka. Lehenengo, Otxandion; ordu […]

Gehiago irakurri
Udalak merkataritza eta ostalaritzarako ematen diren laguntzetan irisgarritasuna, energia-eraginkortasuna eta euskararen erabilera hartuko dira kontuan
Vitoria-Gasteiz-lanabes

Laguntza horietarako 250.000 euro jarri da Tokiko Gobernu Batzarrak 2017an merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu pertsonaletako enpresa txikiak ezarri eta berritzeko laguntza ekonomikoak emateko deialdiak onetsi ditu. Aretoak egokitu, berritu eta handitzeko, establezimendua hobetzeko edo establezimenduaren jarduera edo eraberritze proiektuak kontratatzeko egindako inbertsioak lagunduko dira diruz. Berritasun gisa, diru-laguntza jaso dezakeen beste jarduera bat erantsi da: aretoaren  […]

Gehiago irakurri
Hizkuntzak ez dira sekula gastua, inbertsioa baizik

Gaurkoan Iñaki Garmendiak, EGA Master, mundu mailako enpresa gasteiztarraren zuzendariak Berrian eskainitako iritzia partekatu nahi dugu. Hizkuntzek eskaintzen duten balio erantsi eta lehiakortasuna erakutsi du Garmendiak eta Gasteizko lantegietan zein hiztegi teknikoetan euskara sustatzearen eraginkortasuna nabarmendu du. Hona hemen Berria egunkariak argitaratutako artikulua: 2017-02-23 / Iñaki Garmendia Urkizu – EGA Masterren, zuzendari kudeatzailea Mundializazioa tarteko, badira oinarrizko […]

Gehiago irakurri
Irune Martinez de Antoñana – “Euskaraz egiteko ohitura berreskuratu behar dugu, baita Araban ere”

Irune Martinez de Antoñana –  Etxeko Baratza Lazarraga Sariek mendialderantz jo zuten familia-enpresa berezi bat aitortzeko, Etxeko Baratza, hain zuzen ere. Nekazaritza ekologikoan dihardu Kanpezuko Orbison bizi den laukoteak eta euskarari atxikimendu handia erakutsi izan dio beti. Berriki Bai Euskarari Ziur- tagiria eskuratu du Etxeko Baratzak, “Zerbitzua Euskaraz” maila, bezeroei euskarazko zerbitzua eskaintzen diela nabarmentzeko eta euskaraz lan egiteko hartu diren neurrien adierazle gisa. […]

Gehiago irakurri