Zenbatek ulertzen du euskaraz Araban?
Araba eta Gasteizko datu soziolinguistikoak

Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak irudi baten bidez ezagutazi nahi izan dute Arabako egoera soziolinguistikoa. Bertan ikusgai dauden mapen bitartez, aise ikus daiteke arabarren eta gasteiztarren zein ehunekok ulertzen duen euskaraz. Datuak ikusita, uste baino gehiagorekin egin dezakegu euskaraz. Datuen artean, 35 urtez azpiko arabarren % 79,99k euskaraz ulertzen duela azpimarratu daiteke; Gasteizen kasuan, […]

Gehiago irakurri
Aldundiak Araban euskara sustatzeko 2019-2022 aldirako plan estrategikoa onetsi du
AFA-Lanabes

Foru Gobernuaren Kontseiluak onespena eman dio Araban euskara sustatzeko plan estrategikoari (2019-2022), eta haren edukia Batzar Nagusiei igorriko die. 1982an Euskararen Erabilera Arauzkotzeko Oinarrizko Legea onetsi zenetik, Arabako Lurralde Historikoko herritarrek eta erakundeek ahalegin handia egin dute euskararen normalkuntzaren alorrean. XXI. mendean etorkizuneko ikuspegia izateko ahalegina egin behar delakoan, beharrezkoa da Araba eta bertako erakundeak […]

Gehiago irakurri
Lazarraga Sariek Araban euskaraz eredugarriak diren entitateak aitortu dituzte
lazarragasariak-1

Aiaraldea Kooperatiba Elkarteak, Trebiñu Sagardotegiak, Baiona Hortz Klinikak, Gamarrako Ostalaritza eskolak eta Paul Urkijok jaso dute saria. Erritmoa, indarra eta emozioa bizi-bizirik izan dira gaur ospaturiko Lazarraga Sarien bosgarren edizioan. Aiaraldea Kooperatiba Elkarteak, Trebiñu Sagardotegiak, Baiona Hortz Klinikak, Gamarrako Ostalaritza eskolak eta Paul Urkijok jaso dute saria, Arabako alor sozioekonomikoan euskararen alde egindako lanaren errekonozimendu […]

Gehiago irakurri
Igone Martínez de Luna: “Uztarri berean euskara eta lana jartzea dagokigu”

Arabako Foru Aldundiak eman zion hasiera “Araban Euskara Lanabes” ekitaldiari, ekainen 4an. Bertan izan ziren, Pilar Garcia de Salazar, Arabako Foru Aldundiko Diputatu Nagusiordea, eta Igone Martinez de Luna, Euskara, Kultura eta Kirol saileko Foru Diputatua. Hona hemen, Igone Martinez de Lunak eskainitako hitzak: “Arabako lurraldean duela urte asko hasi ginen urratsak ematen gizarte elebiduna nahi […]

Gehiago irakurri
Pilar Garcia de Salazar: “Euskara, giza baliabideak kudeatzeko tresna eta lanabesa, jaun andreok, berrikuntza!”

Arabako Foru Aldundiak eman zion hasiera “Araban Euskara Lanabes” ekitaldiari, ekainen 4an. Bertan izan ziren, Pilar Garcia de Salazar, Arabako Foru Aldundiko Diputatu Nagusiordea, eta Igone Martinez de Luna, Euskara, Kultura eta Kirol saileko Foru Diputatua. Hona hemen, Pilar Garcia de Salazar-ek eskainitako hitzak: “Aldundia garen aldetik, gure hizkuntza lanaren trokelean sartzea komeni da, horretarako erraminta […]

Gehiago irakurri
Arabako enpresetan, euskara Lanabes

Lanabes, Araban Euskara Lanean, egitasmoko talde eragileak “ARABAN, EUSKARA LANABES” izeneko jardunaldia ospatu du proiektuaren ibilbidea partekatzeko eta Arabako alor sozioekonomikoa euskalduntzeko erronkak irudikatzeko. Elkarte, enpresa eta administrazioko 50 lagun inguru elkartu dira Arabako Industria eta Merkataritza Ganbaran eta aurrera begira elkarlanean jarraitzeko indarrak batu dituzte. Pilar Garcia de Salazar-ek, Arabako Foru Aldundiko Diputatu Nagusiordeak, eta […]

Gehiago irakurri
“ARABAN, EUSKARA LANABES” jardunaldia ospatuko da ekainaren 4an

Lanabes, Araban Euskara Lanean, egitasmoko talde eragiletik  “ARABAN, EUSKARA LANABES” izeneko jardunaldia aurkeztu dugu, ekainaren 4an Arabako Merkataritza eta Industria ganbaran ospatuko dena. 2015ean Araban Euskara Lanean izeneko hausnarketa saioan eman zitzaion hasiera LANABES proiektuari, Arabako 30 enpresa eta erakunderen ordezkariak bertaratu zirelarik, helburu garbia jarriz: Arabako alor sozioekonomikoan euskararen presentzia txertatzea, sustatzea, handitzea eta […]

Gehiago irakurri
Igone Martinez de Luna: “Ni banax Arabakoa”

Arabako Foru Aldundiak Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkartearekin batera alor sozioekonomi- koaren euskalduntzean eragiteko lan egiten du, Lanabes – Araban Euskara Lanean bezalako egitasmoen bidez. Azaroaren 24an Lazarraga Sariak banatu ondoren, Foru Aldundiko Igone Martinez de Lunarekin (Euskara, Kultura eta Kirol saileko diputatua) izan gara ekitaldiaren balorazioa eta aurrera begirako erronkak ezagutzeko. 2016ko Lazarraga sariak igarota, […]

Gehiago irakurri
Lazarraga Sariak Arabako bost entitate aitortu ditu euskararen presentzia txertatu eta hedatzeagatik

Adigrafik, Txema Pascual, Etxeko Baratza, Lautada Bizirik eta Ciudad Jardínek egunero euskararekiko egiten duten esfortzua azpimarratu nahi izan dute Arabako Foru Aldundiak eta Bai Euskarari Ziuragiriaren Elkarteak Lazarraga Sariek laugarrenez nabarmendu dituzte Arabako esparru sozioekonomikoan euskara txertatzeko eta hedatzeko lanak daramatzaten entitateak. Euskararen sustatzeagatik egindako ahalegina aitortzea eta goraipatzea xede nagusia izanik Adigrafik, Txema Pascual […]

Gehiago irakurri
Lazarraga sariak euskara presente duten entitateak eta pertsonak saritzeko prest

Sariketa ekitaldia azaroaren 24an izango da Gasteizko Amárica aretoan Proposatu diren 53 hautagaietatik bost irabazle aukeratuko ditu Lanabes egitasmoko talde eragileak osaturiko epaimahaiak Ekitaldira publiko bezala joateko info@lanabes.eus helbidera idatzi behar da edo https://goo.gl/forms/E9wOO5R7JhtmMqDg2 loturan izena eman behar da Lazarraga Sariak, Arabako esparru sozioekonomikoan euskara txertatzen eta hedatzen egindako lana saritzeko ekitaldia, azaroaren 24ean izango da Gasteizko […]

Gehiago irakurri