Lazarraga Sariak 2018

Arabako esparru sozioekonomikoan euskara txertatzen eta hedatzen egindako lana saritzeko ekitaldia azaroaren 15ean izango da Artium-en.  Izen-emate epea irekita dago:

EMAN IZENA

Lazarraga Sariak bi urtez behin banatzen dira, arlo sozioekonomikoan euskararen aldeko lanaren aitortza moduan. Aurten ere “Lanabes, Araban Euskara Lanean”egitasmoaren barruan kokatuko da sariketa ekitaldia eta Arabako Lurralde Historikoko bost entitate edo pertsona fisiko sarituko dira. 

Eremu sozioekonomikoan egindako euskararen kudeaketa baloratzeko, kontuan hartuko dira bi irizpide hauek:

— Zer neurri ezarri diren zerbitzua euskaraz emateko.

— Zer neurri ezarri diren lana euskaraz egiteko.

Era berean, ezarritako beste neurri edo baliabide batzuk ere kontua hartuko dira, hala nola:

— Euskaraz lan egiteko baliabideak.

— Kontratazioak.

— Barne agiriak.

— Kanpo komunikazioa:

— Hizkuntza paisaia.

— Produktua kontsumitzen eta erabiltzen duten pertsonentzako elementuak.

— Lanbide Heziketako praktikak euskaraz egitea enpresetan.

— Formazioa euskaraz eskaintzea.

— Euskaraz ikasteko aukera eskaintzea lanean.

— Erantzukizun sozialarengatik nabarmendutako jarduera.

— Euskara eremu sozioekonomikoan sustatzearekin zerikusia duen beste edozein neurri.

Ikus Lazarraga Sariak 2016

Lazarraga sarien ekitaldia 2016