LanEnpres Gidaren aurkezpen ekitaldia

Urriaren 5ean Lanabes Batzordeak, Laneki Elkartearekin elkarlanean, LANeNpres gidaren aurkezpena egingo dugu Gasteizko Artium Museoan, goizeko 09:30tatik 12:00etara.

Euskaraz lan egin nahi duten eta zerbitzua euskaraz eman nahi duten Arabako eta Euskal Herriko Lanbide Heziketako ikastetxe, enpresa, elkarte, erakunde  eta eragileak izango ditugu jardunaldian eta  enpresetan egiten diren egonaldien eta euskararen inguruko hainbat ponentzia eskainiko dira.

Lanenpres, Ikasleak enpresa egonaldia euskaraz egin ahal izateko baliabideak eta horiek erabiltzeko prozedura biltzen dituen gida da,  enpresa eta ikastetxeei zuzendua.

Izena emateko interesa duenak galdetegi honen bidez egin dezake.

Egitaraua

Aurkezle moduan Josune Velez de Mendizabal izango dugu eta honakoa izango da eguneko egitarau osoa:

9:30ean: Jardunaldiaren irekiera ekitaldian parte hartuko dute:

– Igone Martinez de Luna Unanue,  Arabako Euskara, Kultura eta Kirola Diputatua

– Nikolas Sagarzazu Alzua,  Lanbide Heziketa Sailburuordetzako Plangintza eta Antolaketa Zuzendaria

– Ainitze Blanco Etxaleku, Laneki Elkarteko Presidentea

10:00etan,  Aurkezpenak eta ponentziak

  • Enpresatik:
    • Electra Vitoria: Olatz Agorria (Euskara Planaren Koordinatzailea)
    • Mubea-Inauxa: Joseba Barandika (Barne-Kalitateko Ingeneria)
  • Lanbide Heziketatik:
    • Ciudad Jardin LHII: Aintzane Arrese, (Zuzendaria)
    • Egibide LH-FP BHIP: Xabier Lopez de Santiago (Zuzendaria)
  • Aholkularitza zerbitzua:
    • Bai Euskarari Elkartea. Rober Gutiérrez (Zuzendaria)

11:00etan,  LANeNPRES Gidaren Aurkezpena

Kepa Altube: Laneki Elkarteko kudeatzailea eta Lanabes Batzordeko partaidea

11:30ean Saio amaiera: Mokadutxoa eta kafea: Gamarra Ostalaritza Eskola LHII

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude