Merkataritza eta ostalaritzan euskararen erabilera indartzeko lanean

Martxan da Araban Bai, Aenkomerrek eta Arabako Foru Aldundiak euskararen erabilera errazteko eta balioan jartzeko ekimena.

Kanpainaren helburua

Aenkomerrek merkataritzan eta ostalaritzan euskararen presentzia eta erabilera indartzeko Araban Bai ekimena martxan jarri du Arabako Foru Aldundiarekin batera, azaroa eta abendua bitartean. “Euskaraz ulertzea zerbitzua ematea da” lelopean, helburua da euskarazko lan eta kontsumo harremanak sustatzea eta Araban 150.000 pertsonak baino gehiagok euskara ulertzen dutela adieraztea.

Asmoa da Arabako establezimenduek euskararen alde urratsak egiteko konpromisoak hartzea eta, hori horrela eginez, Arabako zerbitzu eta komertzioen gertutasuna areagotzea. Izan ere, bezeroek geroz eta gehiago baloratzen dute euskaratik eta euskaraz kontsumitu ahal izatea eta harremanak izatea.

Abenduaren 17an ekitaldi berezia

Jada 17 establezimenduk eman dute izena kanpaina honetan eta abenduaren 10a arte izen emateko epea zabalik mantenduko da. Ekimenari itxiera emateko eta parte hartzaileen lorpenak aitortzeko, abenduaren 17an ekitaldi berezi bat egingo da Europa Biltzar Jauregian. Bertan, parte hartu duten establezimenduekin batera, euskararen alde egiten hasia duten bidea sarituko da.

Era berean, prozesua errazte aldera, Arabako Foru Aldundiak materialak, aholkularitza pertsonalizatua eta bestelako aukerak eskainiko dizkie establezimendu hauei, bidelagun gisa.

Sare sozialetan lehiaketak

Gainera, egitasmoak bezeroei zuzenduriko lehiaketa bat abian jarri du sare sozialen bidez. Instagram, Facebook eta WhatsApp bidez 40 euroko 10 bono zozkatuko dira eta abenduaren 10 arte parte hartu daiteke, ondorengo pausoak jarraituz:

  1. Establezimenduetan euskararen aldeko 👌🏼 keinua egiten argazki bat atera.
  2. Instagram edo Facebookera #ArabanBai traolarekin argazkia igo edo 945 123 500 WhatsApp zenbakira bidali.

Kanpainako bideoak

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude