Lazarraga Sariek Araban euskaraz eredugarriak diren entitateak aitortu dituzte
lazarragasariak-1

Aiaraldea Kooperatiba Elkarteak, Trebiñu Sagardotegiak, Baiona Hortz Klinikak, Gamarrako Ostalaritza eskolak eta Paul Urkijok jaso dute saria. Erritmoa, indarra eta emozioa bizi-bizirik izan dira gaur ospaturiko Lazarraga Sarien bosgarren edizioan. Aiaraldea Kooperatiba Elkarteak, Trebiñu Sagardotegiak, Baiona Hortz Klinikak, Gamarrako Ostalaritza eskolak eta Paul Urkijok jaso dute saria, Arabako alor sozioekonomikoan euskararen alde egindako lanaren errekonozimendu […]

Gehiago irakurri
Aldundiak eta Lanekik mahaigainerako euskarria sortu dute euskararen erabilera sustatzeko langileen eta bezeroen artean
baigare-lanabes

Arabako Foru Aldundiak eta Lanekik (Ikaslanek eta Hetelek Lanbide Heziketa bultzatu eta hobetzeko sortutako elkarteak), Baigare izeneko euskarria sortu dute, harrera lekuetan eta salmahaietan jarri eta langile eta bezeroen artean euskara sustatzeko. Euskarri horri esker, bezeroak hasiera-hasieratik ikusiko du zerbitzua euskaraz eman diezaioketela; langileak, aldiz, laguntza atala izango du, hizkuntzari buruz duen ezagutzaren araberakoa. “Euskarri […]

Gehiago irakurri
Araban Bai ekimenak establezimenduak eta bezeroak sarituko ditu beren erlazioan euskarari sarbidea emateko egin duten ahaleginagatik
arabanbai-lanabes

Arabako Merkataritza eta Zerbitzuetako enpresarien elkarteak, Arabako Foru Aldundiaren laguntzarekin, euskararen erabilera sustatu nahi du egunez egun, Araban Bai ekimenaren bidez eta BAI keinuaren bidez. Instagram eta Whatsapp bidez antolatu dugun lehiaketa da abiapuntua. Arabarrak beren argazkiak sare horietan partekatzera gonbidatu ditugu, Bai keinua eginez eta #ArabanBai traola erabiliz. Partaideen artean 40 euroko 10 bonu […]

Gehiago irakurri
Azaroaren 15ean banatuko dira Lazarraga Sariak

Arabako arlo sozioekonomikoan euskararen alde lan egin duten entitate edota pertsonak saritzea eta haien ahalegina aitortzea da Lazarraga Sarien helburu nagusia.  Proposamenak jasotzeko epea amaituta, azaroaren 15ean Artiumen egingo den ekitaldian ezagutaraziko dira saridunak. Ekitaldira bertaratzeko, galdetegi honen bidez egin behar da izen-ematea: http://bit.ly/LazarragaSariak Urriaren 18an itxi zen hautagaiak aurkezteko epea. Lan mundua eta euskararekin zerikusia […]

Gehiago irakurri
Lazarraga Sarien bosgarren edizioa aurkeztu dute Arabako Foru Aldundiak eta Bai Euskarari Elkarteak
Lazarraga Sariak Lanabes

Arabako arlo sozio-ekonomikoan euskararen alde lan egin duten entitateak edota pertsonak saritzea da xedea. Sari-banaketa azaroaren 8an egingo da Artium museoan eta hautagaiak aurkezteko epea urriaren 18an amaitzen da Lan munduarekin eta euskararekin lotutako Lazarraga Sariak aurkeztu dituzte Igone Martinez de LunaK, Arabako Euskara, Kultura eta Kirol diputatuak, eta Rober Gutiérrezek, Bai Euskarari Elkartearen zuzendariak. […]

Gehiago irakurri
Euskararen erabilera sustatzeko abentura

NOTICIAS DE ÁLAVA Azken urteotan gero eta Arabako entitate gehiago ohartzen ari dira euskarak eskaintzen duen balioaz. Enpresen konpromisoa eta erabakien instituzionalizazioa funtsezkoak dira Azken urteotan gero eta entitate gehiago ohartzen ari dira euskarak eskaintzen duen balioaz, eta hori bera oinarrizko urratsa da bidea egiten jarraitzeko. Arabako enpresa askok, beraz, erakundearen eta hori osatzen dutenen […]

Gehiago irakurri
Araban euskararen presentzia handitzea da helburu nagusia

NOTICIAS DE ÁLAVA Araban gero eta saltoki, enpresa eta era guztietako entitate gehiago ari dira euskaraz lan egiten; asko dira hizkuntza txertatu eta sustatzeko egunero ahalegina egiten dutenak, euskaraz kontsumitzeko aukerak areagotzen eta euskaraz bizitzea errazten. Horien eredua aintzat harturik, Bai Euskarari elkarteak abentura horretan murgildu nahi duten enpresei bidea erakutsi nahi die, seguru asko […]

Gehiago irakurri
Igone Martínez de Luna: “Uztarri berean euskara eta lana jartzea dagokigu”

Arabako Foru Aldundiak eman zion hasiera “Araban Euskara Lanabes” ekitaldiari, ekainen 4an. Bertan izan ziren, Pilar Garcia de Salazar, Arabako Foru Aldundiko Diputatu Nagusiordea, eta Igone Martinez de Luna, Euskara, Kultura eta Kirol saileko Foru Diputatua. Hona hemen, Igone Martinez de Lunak eskainitako hitzak: “Arabako lurraldean duela urte asko hasi ginen urratsak ematen gizarte elebiduna nahi […]

Gehiago irakurri
Pilar Garcia de Salazar: “Euskara, giza baliabideak kudeatzeko tresna eta lanabesa, jaun andreok, berrikuntza!”

Arabako Foru Aldundiak eman zion hasiera “Araban Euskara Lanabes” ekitaldiari, ekainen 4an. Bertan izan ziren, Pilar Garcia de Salazar, Arabako Foru Aldundiko Diputatu Nagusiordea, eta Igone Martinez de Luna, Euskara, Kultura eta Kirol saileko Foru Diputatua. Hona hemen, Pilar Garcia de Salazar-ek eskainitako hitzak: “Aldundia garen aldetik, gure hizkuntza lanaren trokelean sartzea komeni da, horretarako erraminta […]

Gehiago irakurri
“Araban Euskara Lanabes” katalogoa

Lanabes Araban Euskara Lanean egitasmoak katalogo berria aurkeztu zuen “Araban Euskara Lanabes” ekitaldian. Bertan jasotzen da talde eragileak egindako ibilbidea, jatorrizko Lazarraga Sarien egitamotik abiaturik, gaur egunera arte. 2015ean sortu zen Lanabes proiektua, Arabako administrazio, entitate eta elkarte ezbedinen elkarlanaren fruitu gisa. Talde eragilea ondorengo entitateek osatzen dut, Arabako Foru Aldundiaren babespean: SEA – Arabako Enpresariak, Arabako […]

Gehiago irakurri