#BaiPraktikaEgokia enpresan euskaraz ongi jarduteko

Euskaraz lan egin nahi duzu eta ez dakizu nondik hasi?

Abenduaren 3a pasa berri, egunero euskaraz bizi eta lan egin nahi dugula adierazi dugu askok. Geroz eta saltoki, enpresa eta era guztietako entitate gehiago ari dira euskaraz lan egiten; asko dira hizkuntza txertatu eta sustatzeko egunero ahalegina egiten dutenak, euskaraz kontsumitzeko aukerak areagotzen eta euskaraz bizitzea errazten.

Horien eredua aintzat harturik, abentura honetan murgildu nahi duten enpresei bidea erakutsi nahi diegu, seguru asko batzuk ez baitute jakingo nondik hasi edo zer egin euskaraz lan egiteko. Lanabeseko talde eragileak enpresei zuzenduriko jarraibideen gida eskaintzen du, euskararen ibilbidea egin nahi duten enpresa, saltoki eta era guztietako entitateen baliabide gisa. 

Zeintzuk dira praktika egokiak eta eredugarriak? Zer egin beharko luke egoki jardun nahi duen entitateak? Lau eremutan jaso dugu euskararen erabilerari dagokionez egoki aritu nahi duten enpresek, saltokiek eta era guztietako entitateek egin beharreko bidea.

1. Pertsonen hizkuntza gaitasuna. Ahozko eta idatzizko harrera. 

2. Irudi korporatiboa eta hizkuntza paisaia.  

3. Kanpo harremanak.  

4. Barne harremanak. 

Adibide eredugarrietan oinarriturik, 20 jarraibide aipagarrienak nabarmendu nahi izan ditugu, enpresei euskarazko zerbitzua eskaini eta euskaraz lan egiteko bidea samurtzeko asmoz. Horiek praktika onak dira gure ustez, jardunbide eredugarriak. Besteak beste, kontutan hartzekoak dira:

  • Enpresetan zerbitzua eta lana euskaraz izatera iristeko ibilbidea zehaztea, Bai Euskarari Ziurtagiriaren bidez.
  • Lanerako baliabideek (softwareak, dokumentazioak…) euskaraz lan egiteko aukera bermatzea.
  • Bezeroak euskaraz artatuak izatea, aurrez aurre, telefonoz eta on line.
  • Kontratatutako zerbitzuetako pertsonek ere (aholkularitzek, segurtasun zaindariek, telemarketingekoek…) euskaraz aritzeko gaitasuna izatea.
  • Interneteko interfazeak zein edukiak euskaraz izatea. .EUS domeinua erabiltzea.
  • Kontsumitzaileei eta erabiltzaileei zuzendutako elementuak euskaraz egotea: gidak, katalogoak, menuak, aurrekontuak, fakturak, etab.

Aurrera begira jarri eta euskara negozioaren eta kontsumitzailearen ikuspegitik balio gisa ulerturik, pausoak emateko garaia da. Lanabes-etik euskalduntze prozesua errazagoa izan dadin honako urratsak betetzeko lanean hastea animatu nahi zaitugu:

Jarraibide horiek, osorik, Baieuskarari.eus webgunean kontsultatu daitezke: Praktika egokia eta eredugarria euskaraz

Jarraibide hauen inguruko zalantzaren bat edo aholkuren bat izanez gero, jar zaitezte gurekin harremanetan info@lanabes.eus helbidean.

Deskargatu hemen #BaiPraktikaEgokia poster-a, euskaraz edo elebitan

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude