Araban BAI merkataritzari, ostalaritzari, euskarari kanpainaren aurkezpena

AENKOMER etik, Arabako Merkataritza eta Zerbitzuetako Enpresarien elkarteatik, merkataritza eta ostalaritzarekin lan egiten dute, bere saltokietan euskararen erabilera bultzatzen. Arabako Foru Aldundiarekin batera urratsak emateko proposamena egin du, Araban merkataritzari, ostalaritzari eta euskarari, BAI esanez. Izan ere, euskara maila, motibazioa, denbora edo-etata baliabideak ezberdinak badira ere, beti dago aukera urrats txiki bat emateko, eta bezero mota berri horiei egokitzeko.

Zer da “Araban Bai” ekimena?

  • Azaroan merkataritzan eta ostalaritzan euskararen presentzia eta erabilera indartzeko ekimen bat da.
  • Horretarako, AENKOMERetik, Arabako Foru Aldundiarekin batera, egitarau berezi bat prestatu dute, merkataritza eta ostalaritza euskararekin lotzeko. Ekimen horiek lurralde osoan antolatuko dituzte eta adibide moduan honako hauek izango dira: Taloak egiteko lantegiak, makilajea eta ile-apaintze lantegiak haurrentzat edo disko festa bat.
  • Gainera, sare sozialak ekimen hauek indartzeko garrantzitsuak direla jakin badakigunez, lehiaketa bat antolatu dute Instagram eta Washapp bidez: bezeroek euskararen aldeko “keinu” txiki bat egin ahal izango dute. Parte-hatzea saritzeko, berrogei euroko 18 erosketa‑bonu zozketatuko dira horien artean. Erosketa-bonu horiek kanpainan parte hartzen duten establezimenduetan erabili beharko dira. Sari horietako bat eskuratzeko, bezeroak argazki bat egin beharko du “BAI” keinua eginez, eta Instagram-era igo #ArabanBai traola erabiliz, edo wathsapp bidez, 656 797 805 telefonora bidaliz, izena eta herria adierazita.
  • Establezimenduek, kanpaina honetan parte hartzeko, fitxa bat bete behar dute, eta azaroaren 20ra arte euren konpromisoa zein den adierazi behar dute (Adib.: kartelak hizkuntza bietan jartzea, faktura euskaraz ere ematea, produktuen etiketak elebitan jartzea, bezeroari harrera euskaraz egitea). Azaroaren 29an, AENKOMERek ekitaldi txiki bat antolatuko du Artium museoan konpromiso hori hartu eta urrats bat eman duten establezimenduen lana aitortzeko.

 Ekimen hau Lanabes-Araban Euskara Lanean foroaren baitan sortu da, Arabako enpresa munduan euskararen erabilera indartzeko asmoz sorturiko lan-taldea. Era berean, eskertzekoa da Gasteizko Udalarekin izandako elkarlana, egitasmoa aurrera eraman ahal izateko.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude