Arabako etorkizuna euskaraz ere izango da

Urtarrilaren 21ean egin zen Gasteizko Artium museoan Arabaren etorkizuna eraikitzeko Foru Art Aldundiak martxan jarri duen Agora parte-hartze ekimenaren lehen topaketa. Ziurtagiriaren Elkarteko zuzendaria, Rober Gutiérrez, bertan izan zen, Arabako ekonomia, gizartea eta kulturako beste 300 bat ordezkariren artean.

Networking moduan antolatu zuten lehen topaketa eta, mahai ezberdinetan bilduta, PRODUCTIVITY Arabak aurrean dituen erronken inguruan eztabaidatu wholesale MLB jerseys zuten bertan bildutakoek. Galderen artean zeuden, adibidez: “Zeintzuk dira Arabak aurrera egiteko erronka nagusiak ekonomia, gizarte eta kultura arloan?” eta “zein ekimen bultza ditzakegu elkarlanean erronka horiei aurre egiteko?”

Bai Euskarariren parte-hartzea: Araba euskaraz pentsatu eta eraiki beharra dago

Arabako etorkizunaz hitz egitean garrantzitsua da etorkizun hori euskaraz ere izan daitekeela eta izan behar duela adieraztea. Horregatik, uste dugu beharrezkoa dela Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak ere presentzia izatea ekimenean.

Agoraren lehen topaketa aberasgarria izan zen Bai Euskarari Elkartearen zuzendariaren ustez, baina euskararen presentziak eta tratamenduak asko dute oraindik hobetzeko; ponentzietan, parte-hartze prozesuetan, eta zehaztuko diren erronka eta ekimenetan. Aurkeztu ziren lau ponentzietan, esate baterako, behin baino ez zen “euskara” hitza agertu, Katixa Agirrek adierazi zuenean bere ponentzia euskaraz izango zela. ma?triser Arabako etorkizuna euskaraz pentsatu eta eraiki behar da, Araban egunero euskaraz lan egiteko eta euskaraz bizitzeko ahalegina egiten dutenena ere baita etorkizuna Gutiérrezen esanetan.

Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak cheap mlb jerseys eta Arabako Foru Aldundiak zenbait urte daramatzate Arabako alor sozioekonomikoan euskara bultzatzeko elkarlanean: Lazarraga Sariak eta Araban Euskara Lanean ekimenak dira horren adibide.

Agoraren bigarren hitzorduari begira, zabaldu dute bertan parte hartzeko izen-ematea webgunearen bidez. Datozen egunetan aztertuko dituzte lehen wholesale NFL jerseys topaketan jasotako iritzi eta ekimenak, eta emaitzak webgunean argitaratuko dituzte.

Iturria: Bai Mind Euskarari Ziurtagiriaren Elkartea

Argazkia: Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkartea

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude