Arabako 18 enpresa euskaraz lan egiteko prest

Arabako 18 entitate LANABESen barruan eskaintzen diren pilotajearen prozesuan barneraturik egon dira, enpresetan euskararen presentzia eta erabilera areagotzeko asmoz.

Pilotajeen bidez, LANABESek Arabako enpresei bidea erraztu die, Bai Euskarari Elkartearen metodologia ulergarri eta erraz baten bitartez. Ondoren aurkezten diren 18 enpresa hauek hizkuntzaren egoera hobetzeko ibilbidea zehaztu dute Bai Euskarari Elkartearen laguntzarekin eta eskura izan dituzten baliabideekin, esate baterako, diagnostikorako aplikazioa, praktika egokiak eta eredugarriak, inprimaki-ereduak, etab.

Esan beharra dago pilotajea Arabako era guztietako entitateei zuzendurik dagoela, beraz, prozesuan parte-hartu nahi duten enpresek Lanabesekin jar daitezke harremanetan e-postaz, info@lanabes.eus helbidera idatzita edo zuzenean Bai Euskarari Elkartearekin harremanetan jarrita, e-postaz: info@baieuskarari.eus edo telefonoz: 945215196  / 677415084.

Zorionak Arabako 18 enpresa hauei, Lanabeseko pilotajea arrakastaz garatzeagatik eta ondorioz lorturiko Bai Euskarari Ziurtagiriarengatik.

Baias Garagardotegia: Bai Euskarari Ziurtagiriaren “Bidean” maila lortu dute.

Zainduz fisioterapia: Bai Euskarari Ziurtagiriaren “Bidean” maila lortu dute.

EBA SLBai Euskarari Ziurtagiriaren “Bidean” maila lortu dute.

Arbel kooperatiba: Bai Euskarari Ziurtagiriaren “Bidean” maila lortu dute.

Gaubea Zalditegia: Bai Euskarari Ziurtagiriaren “Bidean” maila lortu dute.

Sartu Alava:Bai Euskarari Ziurtagiriaren “Bidean” maila lortu dute.

Saregune Komunitate Teknologia: Bai Euskarari Ziurtagiriaren “Bidean” maila lortu dute.

Kintelena janari dendaBai Euskarari Ziurtagiriaren “Bidean” maila lortu dute.

Aiaraldea Ekintzen Faktoria“Zerbitzua eta Lana Euskaraz” maila eskuratu dute.

Sarayola: Bai Euskarari Ziurtagiriaren “Bidean” maila lortu dute.

Azala espazioa: Bai Euskarari Ziurtagiriaren “Bidean” maila lortu dute.

RPKBai Euskarari Ziurtagiriaren “Bidean” maila lortu dute.

ArtepanBai Euskarari Ziurtagiriaren “Bidean” maila lortu dute.

Delabor AsesoriaBai Euskarari Ziurtagiriaren “Bidean” maila lortu dute.

Mamia: “Zerbitzua euskaraz” maila egokitu zaie.

Teklak – Komunikazio eta audientzien estudioa: Bai Euskarari Ziurtagiriaren “Bidean” maila lortu dute.

Instituto Europa: Bai Euskarari Ziurtagiriaren “Bidean” maila lortu dute.

Suministros Uriarte: Bai Euskarari Ziurtagiriaren “Bidean” maila lortu dute.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude