Vitoria-Gasteiz-lanabes

Udalak merkataritza eta ostalaritzarako ematen diren laguntzetan irisgarritasuna, energia-eraginkortasuna eta euskararen erabilera hartuko dira kontuan

Laguntza horietarako 250.000 euro jarri da

Tokiko Gobernu Batzarrak 2017an merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu pertsonaletako enpresa txikiak ezarri eta berritzeko laguntza ekonomikoak emateko deialdiak onetsi ditu. Aretoak egokitu, berritu eta handitzeko, establezimendua hobetzeko edo establezimenduaren jarduera edo eraberritze proiektuak kontratatzeko egindako inbertsioak lagunduko dira diruz.

Berritasun gisa, diru-laguntza jaso dezakeen beste jarduera bat erantsi da: aretoaren  kalifikazio energetikoa lortzeak sortutako gastuak. Gainera, eskabideak balioesteko hiru irizpide berri hartuko dira kontuan: B mailako edo goragoko energia-ziurtagiria, irisgarritasun hobekuntza integralak egitea, eta Bai Euskarari edo Bikain ziurtagiriak egiaztatzea.

Ekiteko bokazioa duen tokiko ostalaritza eta merkataritzari laguntzen diegu, etengabe hobetzeko eta dauden ingurua dinamizatzeko gogoa duten sektorea. Gainera, aurten aurrera egingo dugu Gasteiz bezalako hiri batentzat funtsezkoak diren hiru alderditan: merkataritza-jardueraren iraunkortasuna, establezimenduak dibertsitate funtzionalera egokitzea, eta euskararen erabilera sustatzea. Sektoreak nahitaez zerbitzu modernoagoa eta kalitate handiagokoa eman behar du etorkizunik izatekotan, eta horixe da laguntza ekonomiko hauen helburua”, adierazi du Gorka Urtaran alkateak.

Informazio gehiago: vitoria-gasteiz.org webgunean

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude