Aurrekariak

2015eko irailaren 23an egin zen Araban Euskara Lanean izeneko world coffee-a, Arabako enpresekin euskarak lanean duen egoeraren azterketa partekatu eta euskaraz lanean ari diren erakundeen praktikak, premiak eta balorazioak jasotzeko. Hortik abiatuta, proposamenak jaso eta hiru urteko eperako Araban Euskara Lanean egitasmoaren gutxieneko helburuak adostu dira.

Abiapuntua Lazarraga Sarien 2014ko edizioan kokatu behar da. Horko epaimahatik sortu baitzen egitasmoa garatzeko ideia.

Lanabes, lehenengo bilera

Arabako enpresa munduan eragitea da helburu nagusia, eta horretarako talde eragile bat eratu da prozesua lideratzeko. Bertan, Arabako izaera desberdineko entitateak ari dira parte hartzen (administrazioa, enpresak, euskararen inguruko erakundeak, lanbide heziketarekin lotutakoak, etab.) Arabako alor sozioekonomikoan euskararen presentzia txertatzeko eta handitzeko helburu partekatuarekin:

  • Arabako Foru Aldundia
  • SEA – Arabako Enpresariak
  • Arabako Merkataritza Ganbera
  • Arabako Merkataritza Federazioa
  • Electra Vitoria
  • Oreka It
  • Laneki
  • Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkartea

talde-eragilea

2015eko martxoaren 31n egin zen talde eragilearen lehenengo bilera eta aktan hauxe jaso zen: Garrantzitsua da enpresen arteko sarea sortzen hastea, energia positibo handia dago, egitasmo baikorra da, ilusioa sumatzen da. Elkargune bat sortzea lehentasunezkoa izan daiteke, Araban euskaraz lan egiten dutenak biltzeko, jarraipen batekin, diagnostiko bat egiteko, praktika onak elkartrukatzeko, euskararen ezagutza eta erabilera baloratzeko lan egiteko orduan, Arabako Foru Aldundia aliatu moduan izatea ere lagungarri izan daiteke. Jardunaldi batekin hastea proposatzen da:

  • Praktika onak eta elkartrukerako aukera eskaini
  • Plataforma bat sortu komunitatea ikusarazteko: bloga…
  • Estrategia diseinatzeko baliatu, hausnarketa egin eta datozen urteetarako bidea eta lehentasunak proposatzeko…

Egitasmoaren helburu nagusia da epe motz eta ertainean Arabako enpresetan euskara susta dadin plangintza zedarritzea. Araban gero eta enpresa gehiago ari da euskara euren eguneroko kudeaketan barneratzen, bezeroekiko zein hornitzaileekiko harremanetan erabiltzen, hizkuntza paisaian, barrura eta kanpora begira. Hor daude, esate baterako Bai Euskarari Ziurtagiria edo Bikain agiria duten enpresak eta euskara plana dutenak. Aldaketak ari dira ematen eta, pixkanaka, euskara sustatzeak eta erabiltzeak ekar ditzakeen onurez ari dira jabetzen alor sozioekonomikoan.

LANABES – Araban Euskara Lanean proiektuaren bidez Arabako alor sozioekonomikoan zeresana duten enpresen eta entitateen sarea ehuntzen joan nahi dugu.

Lanabes argazkia3

Arabako enpresa munduan eragitea da helburu nagusia, eta horretarako talde eragile honek lideratuko du prozesua. Egoeraren azterketa partekatu nahi da enpresa gehiagorekin eta, hortik abiatuta, hiru urteko eperako gutxieneko helburuak adostu. 2015eko maiatzean, talde eragilearen bigarren bileran, world coffee moduko bat antolatzea adosten da, zehatzago ezagutzera eman dadin enpresa horiek “Araban euskara lanera” ekartzerakoan dituzten kezkak-premiak-aurreikuspenak 3 urtera begira zein diren. World cofee hori ondorio eta iritzi kualitatiboak jasotzeko baliatu behar da… edukia landu behar da, galdera egokiak behar dira, ondo bideratzea. Galdera horiek enpresetan euskara lan mundura ekartzeko tenperatura emango digute.

World Coffee-ari begira, honako galderak adostu ziren:

  1. Abiapuntua:Bakoitzaren enpresatik abiatu…Zer egiten da zure enpresan euskararen erabilera sustatzeko? Nola egiten da?
  2. Egiten denaz, norberaren balorazioa
  3. Aurrera begirako proposamenak

Lanabes, taldea lanean
World Kafearen ondorio-txostenean proposatu ziren neurri orokorrak bideragarritzat jo zituen talde eragileak.

  • … Arabako alor sozioekonomikoan euskararen presentzia txertatzea eta handitzea helburu izango duen plan bat egitea adosten da, hurrengo lau urtetan edo garatu ahal izateko
  • … planaren helburuak zehaztu ahal izateko aurrekontua eta eragile bakoitzaren ekarpena zein den jakin beharra dago.
  • Koordinazio lan-mahai honen funtzionamendu eraginkorra izan dadin funtzioak eta ekarpenak edo dedikazio maila zehaztea proposatzen da.

21462700569_3fbfb8a21a_z

Eduki horrekin, hiru urtera begirako plan proposamen bat adostu da, Arabako alor sozioekonomikoan euskararen presentzia txertatzea/ handitzea eta euskara sustatzea helburu duena. Horretarako hiru ildo adostu dira:

  1. “Araban Euskara Lanean” ekimena gidatu duen taldeari segimendua eta zabalkundea ematea.
  2. Arabako sektore sozioekonomikoa euskararen erabileraz sentsibilizatzea. Komunikazioa.
  3. Era guztietako entitateak eta pertsonak inplikatzea, Arabako alor sozioekonomikoan euskararen presentzia handitzeko.

Bakoitzak bere lehentasunak identifikatu ondoren, 2016rako planaren lehentasunak adostu dira. Hurrengo urratsa, 2016ko lehentasunak garatzea izango da.

Argazkiak: Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkartea